Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirol Kontseiluak onetsitako ondorioetan, azpimarratu da beharrezkoa dela Europako gazteentzako Europa jasangarri baten dimentsio soziala kontuan hartzea, eta Europa horrek Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren aplikazioan duen eginkizun nagusia nabarmendu da.

Kontseiluak hauxe eskatu die estatu kideei eta Europako Batzordeari:

  • kolektibo horrek –eta, bereziki ingurune behartsuetatik datozen gazteek– prozesu politikoan duen parte-hartzea areagotzeko moduak aztertzea;
  • aukerak sustatzea, hezitzaileek eta gazteriaren esparruan lan egiten dutenek gizarteratzearekin eta garapen jasangarriarekin lotutako gaiei heltzeko behar diren ezagutzak, gaitasunak eta eskumenak gara ditzaten;
  • zeharkako ikuspegia hartzea, gazteriaren ikuspegia politika guztietan eta gobernuaren maila guztietan txertatzeko.

Gehiago irakurri