Eurostaten atariko kalkuluaren arabera, BPGd-a % 0,3 handitu zen EBn eta % 0,1 eurogunean, 2023ko lehen hiruhilekoan. Joeren adierazleek iradoki dute bigarren hiruhilekoan hazkunde iraunkorra egonen dela.

Europako ekonomiak Errusiak Ukrainaren aurka gauzatutako eraso gerraren ondorio kaltegarriei aurre egitea lortu du, eta energia krisiari aurre egin dio horniduraren dibertsifikazio azkarrari eta gas kontsumoaren beherakada nabarmenari esker. Ekonomia energiaren prezioen beherakada handia nabaritzen ari da, eta horrek enpresen ekoizpen kostuak murriztea eragiten du. Era berean, kontsumitzaileek etekina ateratzen diote beren energia fakturaren beherakadari, baina kontsumo pribatuak neurrizkoa izaten jarraituko du, soldaten hazkundea ez baitator bat inflazioaren erritmoarekin.

Gehiago irakurri