Europarrek estimatzen dute EBk ezagutza espezializatuak ematea estatu kideei eta esparru politiko askotan erreformak diseinatzen eta aplikatzen laguntzea. Hori da 2023ko apirilean egindako Flash Eurobarometro inkestaren ondorio nagusietako bat, eta horren bidez berretsi egiten da zein garrantzitsua eta beharrezkoa den Batzordearen Laguntza Teknikorako Tresnak (LTT) emandako laguntza.
LTTren bidez, Batzordeak laguntza teknikoa ematen die EBko erreformei, agintari nazionalek eskatuta. Halaber, LTTk estatu kideei laguntzen ahal die beren suspertze eta erresilientzia planetan jasotako erreforma eraldatzaileak diseinatzen, aldatzen, aplikatzen eta berrikusten.