Araubide hori partzialki finantzatuko da Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez, eta, horren arabera, dirulaguntza eta zuzeneko mailegu gisa emanen da laguntza.
Bateriak, horien funtsezko osagaiak eta lotutako lehengaiak ekoizten dituzten enpresak izan daitezke onuradun.
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa honako hau izanen da onuradun bakoitzeko: i) 100 eta 300 milioi euro artekoa baterien arloko inbertsioetarako, laguntza hartzen duen eremuan egiten diren ala ez kontuan hartuta; ii) 100 milioi eurokoa, gehienez, funtsezko osagaietan inbertitzeko; eta iii) 25 milioi eurokoa, gehienez, lehengaietako inbertsioetarako.