Desgaitasuna duten pertsonentzako oinarrizko kirola sustatzeko, emakumezkoen eta kirol egokituko ekitaldiak antolatzeko laguntzak argitaratu ditu, eta, laster, kirol egokituetako materiala erosteko laguntzen deialdia kaleratuko da
Nafarroako Aldizkari Ofizialak berdintasunezko kirola sustatzeko Eraldaketa, Berreskuratze eta Erresilientzia Planaren Next Generation funts europarrekin ordaindutako laguntzen bi deialdi argitaratu berri ditu, eta laster hirugarren deialdi bat egingo du kirol egokituen materiala erosteko. Nafarroako Kirolaren Institutuak 595.850 euro ditu dirulaguntza horietarako, bai eta genero-berdintasunaren aldeko eta desgaitasuna duten pertsonen aldeko beste ekintza batzuetarako ere.