Europako Parlamentuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak, bederatzigarren urtez jarraian, “Europako Parlamentuko Eskola Enbaxadoreak” hezkuntza-programa antolatu du, bigarren hezkuntzako eta lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleentzat (DBHko 4. maila, Batxilergoko 1. eta 2. mailak eta LH).

Programan parte hartzen duten ikastetxeek konpromiso hauek hartzen dituzte:

  • Madrilen 2023-24 ikasturtearen hasieran eginen den derrigorrezko prestakuntza batera joatea (gastu guztiak bere gain hartzen ditu Europako Parlamentuak).
  • Europako Parlamentuari buruzko informazio-puntu eguneratua edukitzea ikastetxean, ikusteko moduko toki batean.
  • Europako Parlamentuak emandako material didaktikoak lantzea.
  • Ikasturtean zehar Europar Batasunarekin zerikusia duten jarduerak egitea.
  • Maiatzaren 9a ospatzea ikastetxean.

Xehetasun gehiago hemen: Europako Parlamentuko Eskola Enbaxadoreak