Larraintzarko ikastetxeko DBH2ko 12 ikasle Erasmus+ proiektuan murgilduta daude, “Landa eremutik landa eremura: mugaz gaindiko bizilagunak” izeneko proiektuan hain zuzen ere. Proiektu hau SEPIEk (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) emandako 2022ko Erasmus+ deialdian lortu zuen ikastetxeak. Honela, Europar Batasuneko Erasmus+ Programaren funtsekin kofinantzatutako hezkuntza-proiektu baten barruan ari da garatzen ikasleen eskola-mugikortasun hau.
Hezkuntza-mugikortasun horri esker, Larraintzarko Ikastetxeak nazioartekotzeko prozesuan eta Europara zabaltzeko prozesuan aurrera egin du, eta parte hartzen duten ikasleek esperientzia eta ezagutza berriak eskuratu dituzte, Erasmus+ Programaren “Bizitzak aberasten, buruak zabalduz” esloganaren adibide.