Schuman adierazpena ospatzen da Espainia osoan, egungo Europar Batasunaren oinarriak ezarri baitzuen

Europaren Eguna dela eta (gaur ospatzen baita, Schumanen Adierazpenaren urteurrenean), Espainian diren Europako erakundeek eta beste hainbat erakundek jende guztiarendako jarduerak antolatu dituzte.

Espainian diren Europako erakundeek antolatutako jardueren artean, nabarmentzekoak dira Madrilgo Espainia Plazan Europako bandera altxatu zeneko 43. urteurrena ospatzeko ekitaldi solemnea, Madrilgo Gazte Orkestra eta Abesbatza Europarraren kontzertua Teatro Monumental antzokian edo Europako balioak Simone Veil-en bizitzaren edo zinemaren bitartez helarazten dituzten hainbat ekimen. Bartzelonan bandera europar erraldoia zabalduko da Sant Jaume plazan; Kataluniako beste toki batzuetan eta Balear Uharteetan, berriz, tailerrak eta ipuin-kontalariak antolatuko dira eskoletan eta liburutegietan. Palman, Consolat de Mar, Bellver jauregia eta beste eraikin enblematiko batzuk urdinez argiztatuko dira maiatzaren 9a ospatzeko.

Europe Direct Europako informazio eta dokumentazio zentroen sareak ehun jarduera baino gehiago antolatzen ditu Espainia osoan.

Irakurri gehiago