Batzordeak aurretiazko ebaluazio positiboa egin du; uste du Luxenburgok bete dituela ordainketa horretarako eskatutako mugarriak eta helburuak, eta orain ebaluazio hori Ekonomia eta Finantza Batzordeari (EFC ingelesez) bidali dio, haren irizpena eskatuz.
EFCk irizpena gehienez ere lau asteko epean emanen du, eta kontuan hartu beharko da Batzordearen ebaluazioan. EFCren irizpenaren ondoren, Batzordeak finantza-ekarpena ordaintzeari buruzko azken erabakia hartuko du, azterketa-prozeduraren arabera, komitologia-batzorde baten bitartez. Batzordeak erabakia hartu ondoren, ordainketa egin ahal izanen da.