Foru Komunitateak Europako Batzordeak sustatutako ekitaldi-sortan parte hartuko du, zinema-zikloak eta hitzaldiak barne hartzen dituen programa batekin
Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, maiatzaren 9an ospatzen den Europaren Eguna dela eta, Europako II. Astea antolatu du Nafarroan. Egun horretan bertan, 11:00etan, Mugaz gaindiko Lanbide Heziketan etorkizuneko enplegurako gaitasunen garapenaren inguruko webinarioa egingo da, Gaitasunen Europako Urtearen Jaialdiarekin bat eginez.