Foru Komunitateak parte hartuko duen lau egitasmoetako bat da, eta 1,3 milioi euro jasoko ditu Europako funtsetatik
Nafarroak 1.301.898 euroko finantzaketa jasoko du Estatutik, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko Espezializazio Teknologikoko Lurralde Sareen (RETECH) esparruan bere egitasmoetako bat laguntzeko. Zehazki, ‘Spain Living Lab’ izeneko egitasmoaren helburua da turismoaren sektorea eraldatzea teknologia aurreratuak erabiliz.