Europako Batzordeak eta Europako Inbertsio Bankuak iragarri dute guztira 18.000 milioi euroko balioa duten funtsak emanen dituztela, Global Gateway-ren kargura (Europako inbertsio estrategia, herrialde bazkideetarako).
Horrela, inbertsioak bultzatuko dira Global Gateway-ren lehentasunezko esparruetan (klimaren, energia garbiaren eta konektibitatearen aldeko ekintza), Europak planeta osoan zehar dituen herrialde bazkideetan. Zehazki, proiektu horien helburua izanen da klima-aldaketaren aurkako borrokaren finantzaketan mundu mailan dagoen defizitari aurre egiten laguntzea, eta klimari lotutako prebentzio-, egokitzapen- eta arintze-neurriak bultzatzea.