Foru Gobernuaren eta NAITECen arteko lankidetzari esker garatutako SARS2DETECT proiektua DT4REGIONS sarien ‘Zerbitzu publikoen hobekuntza’ kategorian izendatuta dago, eta maiatzaren 19ra bitarte jaso ditzake botoak bere web orrialdean

Nafarroako Gobernua DT4REGIONS sarietarako hautagai da ‘Zerbitzu publikoen hobekuntza’ kategorian, SARS2DETECT erremintari esker; hau da, Adimen Artifizialean oinarritutako sistema, COVID-19 pazienteen bilakaera aztertzeko. Proiektua NAITECek garatu du, Nafarroako Osasun Zerbitzu – Osasunbideako (NOZ-O) Erradiologia Zerbitzuarekin eta Telekomunikazio eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan.

Gehiago irakurri