Europako Parlamentuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen programa berri bat argitaratuko du apirilaren 27an, oraingoan irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta herritarrei zuzendua, azpimarratzeko Europako Parlamentuaren zeregina eta herritarrengan duen eragina, eta 2024ko Europako hauteskundeetan parte-hartzea handitzeko.

Dirulaguntza horiekin (5.000 eta 60.000 euro bitarteko zenbatekoekin) honelako proiektuak kofinantzatuko dira: prestakuntzak, tailerrak, lehiaketak, unibertsitate-ekimenak, galdetegiak edo kanpainak sare sozialetan, besteak beste. Xedea da todosjuntos.eu ekimenera jende gehiago erakartzea (batez ere gazteak).

Irakurri gehiago