Batzordeak lege-proposamenak aurkeztu ditu EBren gobernantza ekonomikoko arauen erreforma aplikatzeko; ekonomia- eta finantza-krisiaren ondoren egin den erreformarik sakonena da.

Proposamen horien helburu nagusia da zor publikoaren jasangarritasuna indartzea eta estatu kide guztietan hazkunde jasangarri eta inklusiboa sustatzea, erreformen eta inbertsioen bidez. Proposamenek egungo araudiaren gabeziei heltzen diete. Kontuan hartzen dute beharrezkoa dela zor publikoaren maila handia murriztea, oinarritzen dira EBk COVID-19aren krisiari emandako erantzun politikotik ateratako irakaskuntzetan, eta EB etorkizuneko erronketarako prestatzen dute, ekonomia berde, digital, inklusibo eta erresiliente baterantz aurrera egiten laguntzeko eta EB lehiakorragoa izateko.

Irakurri gehiago