Deialdia zabalik egonen da 2023ko maiatzaren 2ko 12:00ak arte. Beraz, astebete bakarrik gelditzen da eskaerak bidaltzeko!
Aurkeztutako proiektuek arlo hauetakoak izan behar dute: kultura, hezkuntza, gazteria, kirola, eleaniztasuna edo egungo erronka sozialak. Euroeskualdeko kide diren lurralde bakoitzeko (Akitania Berria, EAE eta Nafarroa) bazkide batek gutxienez parte hartu behar du. Bazkide horiek izan daitezke erakunde publikoak, enpresak, elkarteak edo autonomoak, besteak beste.
Zalantzarik edo galderarik izanez gero, ikusi webinarioaren grabazioa YouTuben, eta kontsultatu ohiko galderak Euroeskualdearen webgunean.