Espero da akordioak baldintzak sortzea EBk erdieroaleen sektorean duen munduko merkatu-kuota bikoiztu dezakeen industria-oinarri bat garatzeko; hemendik 2030era %10etik %20ra, gutxienez, igarotzea espero da.

Batzordeak hiru jarduera-ildo nagusi edo zutabe proposatu zituen Txipen Erregelamenduari buruzko helburuak lortzeko; honako hauek:

  1. “Txipak Europarentzat” deritzon ekimena, helburu duena gaitasun teknologikoen garapenari laguntzea eskala handian.
  2. Horniduraren segurtasuna eta erresilientzia bermatzeko esparru bat, inbertsioa erakarriz.
  3. Krisiei jarraipena egiteko eta erantzuteko mekanismo bat, hornidura-eskasiari aurrea hartzeko eta krisi-kasuetan erantzunak emateko.

Espero da “Txipak Europarentzat” ekimenak 43.000 milioi euro mobilizatzea inbertsio publiko eta pribatuetan. Horietatik 3.300 milioi euro EBren aurrekontutik etorriko dira. Ekintza horiek guztiak, gehienbat, txipen enpresa komun baten bidez gauzatuko dira. Elkarte publiko-pribatua izanen da, eta bertan parte hartuko dute Batasunak, estatu kideek eta sektore pribatuak.

Gehiago irakurri