Gazte Ekintzaileentzako Erasmus programa nazioz haraindiko truke-programa bat da, ekintzaile berriei eta enpresa bat sortu nahi duten pertsonei aukera ematen diena beste herrialde parte-hartzaile batzuetan enpresa txikiak zuzentzen dituzten enpresari eskarmentudunengandik ikasteko.
Esperientzia-trukea enpresari eskarmentudunekin egiten diren egonaldietan gertatzen da. Egonaldi horietan, ekintzaile berriek enpresa txiki edo ertain bat zuzentzeko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzen ahal dituzte. Anfitrioiek ere onurak izaten dituzte; beren negozioari buruzko ikuspegi berri bat jasotzen dute, eta atzerriko bazkideekin lankidetzan aritzeko edo merkatu berriak ezagutzeko aukera ematen zaie.
Programan parte hartu nahi baduzu, esteka honetan duzu informazio guztia.