Europako Batzordeak erabaki du 11 estaturen aurkako zehapen-prozedurekin jarraitzea. Estatu horien artean dago Espainia. Horretarako, irizpen arrazoitu bat eman du, zeinaren arabera ez baitira jakinarazi zer xedapen ezarri diren araudi nazionaletan txertatzeko EBk aitortzen dituen eskubide guztiak gurasoen eta zaintzaileen familia-bizitza eta bizitza profesionala bateragarri egiteari dagokionez.
Familia eta lana bateragarri egiteko direktiba inflexio-puntu bat da, familia eta lana uztartzen laguntzen baitu. Izan ere, gutxieneko maila batzuk ezartzen ditu langileek hartzen ahal dituzten baimenetan, hala nola gurasotasun-baimena eta zaintzaileentzako baimena.