Nafarroako Gobernuaren laguntzak Europako REACT funtsekin finantzatuta daude
Ekainaren 16ra arte zabalik dago kirol sektoreko erakundeak eta enpresak modernizatzeko, berritzeko eta digitalizatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea. Nafarroako Kirolaren Institutuaren laguntza horien helburua da kirol-sektoreko erakundeen, enpresen eta norberaren konturako langileen maila teknologikoa handitzea, ekipamendu eta aplikazio informatikoak ezarriz, haien eraginkortasuna eta zerbitzuak areagotzeko eta publikoarekiko harremana errazteko. Europar Batasunaren REACT funtsekin finantzatzen da deialdia, eta 566.717 euroko zuzkidura du (450.000 euro erakundeentzat eta 116.717 euro enpresentzat), 2021ean, 2022an eta 2023an digitalizaziorako egindako inbertsioetarako.