Batzordeak proposatu du nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko dauden arauak berrikustea; elikagai horiek dira, besteak beste, frutak eta barazkiak, fruten zukuak eta konfiturak, eztia, etxeko hegaztiak eta arrautzak.
Proposatutako berrikuspenek kontsumitzaileei lagundu nahi diete, informazio gehiago emanez, dieta osasuntsuagoa hautatzen; beste helburua da ahal delarik elikagaiak ez alferrik galtzea. Batzordeak zenbait proposamen aurkeztu ditu, besteak beste, ontziratzeari, jatorrizko etiketatzeari eta elikagaiak alferrik galtzeari buruzkoak. Herritarrek testuen gaineko oharrak egiten ahalko dituzte hilabetez. Gero, eskuordetutako ekintzak onartu eta Europako Parlamentura eta Kontseilura igorriko dira, bi hilabeteko kontrol-aldirako.