Gailu medikoen sektoreko enpresek eman ahal izango dute izena apirilaren 28ra bitarte, eta 15 plaza esleituko dira inskripzio-ordenaren arabera

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak epea ireki du gailu medikoen sektoreko enpresek “Navarra Health” standean parte hartzeko izena emateko, Alemaniako Düsseldorf herrian azaroaren 13tik 16ra egingo den MEDICA 2023 azokan. Izena emateko epea apirilaren 28an amaituko da.

Gehiago irakurri