Batzordeak deialdia egin du, hiru proiektutarako proposamenak egin daitezen; bi proiektu izanen dira Ukraina berreraikitzeko, eta bestea, eraikuntza jasangarriaren alorreko eskumenak garatzeko. Ukraina berreraikitzeko deialdiak “Phoenix” ekimenaren parte dira. Ekimen hori Virginijus Sinkevičius batzordekideak iragarri zuen otsailean, eta LIFE programak finantzatzen du.
“Phoenix” ekimenaren helburua da Europako Bauhaus Berriak (NEB) berreraikitze eskuragarri eta jasangarriaren alorrean dauzkan ezagupenak garatzea eta Ukrainako hirien eskura jartzea. Ekimen horrek, halaber, Ukrainako hiriak EBko antzeko beste hiri batzuekin harremanetan jartzen ditu, esperientziak truka ditzaten klima-neutraltasunerako bidean eta energia-efizientzia handiagoa lortzeko ahaleginean.