Mahaiak diputatu ohiei buruz hartu duen erabakiak diputatu ohien erraztasunen gaineko arauak berrikusi ditu; indarreko arau horiek 1999koak dira.

Besteak beste, diputatu ohiendako hausnarketa-aldi bat erantsi du, agintaldia bukatu eta 6 hilabetekoa izanen dena. Aldi horretan, diputatu ohiak ezin izanen dira presio- edo ordezkaritza-jardueretan aritu Europako Parlamentuaren aurrean. Horren ondotik, diputatu ohiek Europako Parlamentuaren aurrean lobby edo ordezkaritza jardueretan aritzea erabakitzen badute, Gardentasun Erregistroan eman beharko dute izena. Horren ondorioz, ez dute eskubiderik izanen diputatu ohi izateagatik ematen zaizkien eskubide eta erraztasunak izateko.

Gehiago irakurri