Iruñeko Udalak Landabengo industrialdeko azoka txikia lekuz aldatzeko eta hobetzeko proposamena aurkeztuko du Next Generation EU funtsen deialdietako batean; deialdi hori egoitza finkorik gabeko merkataritzarekin dago lotuta.

Proiektuak azokaren kokapena aldatzea proposatzen du, nahiz eta leku berria oraindik behin betiko zehaztu gabe egon; horrez gain, postuen, instalazioen eta irisgarritasunaren modernizazioa bultzatzen du. Landabengo azoka txikia hiriaren kanpoaldean dago; gainera, irisgarritasuna ez da ona, eta ingurua bera ere ez da oso polita bertan jardun hori egiteko. Planteatzen den kokapen berriak zenbait hobekuntza bermatu behar ditu: herritar guztien zuzeneko irisgarritasuna, salmenta-puntuak hobetzeko aukera eta, oro har, egoitza finkorik gabeko merkataritza indartzea.

Gehiago irakurri