Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak argitara eman du EBko erakundeetan lanean edo praktiketan aritzeko eskaintzen buletinaren 11-2023 zenbakia, eta baita lanpostu huts berrien laburpena ere, EBko Profesionalak atarian.

 

Buletinak informazio osoa biltzen du, epea irekia duten Europar Batasuneko erakunde, organismo eta agentzietako lanpostu huts guztiei buruzkoa, kategoria hauen arabera:

 

  • Langileak Hautatzeko Europako Bulegoko (EPSO) oposizioen deialdiak eta egutegia
  • Aldi baterako/kontratu bidezko agenteentzako enplegua
  • Zuzendaritzako langileentzako enplegua
  • Akademikoentzako enplegua
  • Enplegua zentro zientifikoetan (Joint Research Centre, JRC)
  • Unibertsitateko gradudunentzako praktikaldiak

 

Laburpenari esker, azken astean EBko Profesionalak atarian erregistratutako lan eskaintza berriak kontsulta daitezke.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, gomendatzen da honako helbide hauetako edukiak kontsultatzea: Ministerioaren ataria, Europaz hitz egiten dugu eta Espainiak EBn duen Ordezkaritza Iraunkorraren web atala.