Europar Batasunean, aparatu elektriko eta elektronikoak dira azkarren handitzen ari diren hondakin fluxuetako bat, eta % 40 baino gutxiago birziklatzen dira. Kontsultatu datuak eta zifrak gure infografietan.
Baztertutako aparatu elektriko eta elektronikoen material batzuk kaltegarriak izan daitezke, ingurumena kutsatzen dute, eta arrisku handia dakarte haien birziklapenean parte hartzen dutenentzat. Arazo horri aurre egiteko, EBk arau batzuk onetsi zituen, substantzia kimiko jakin batzuen erabilera (beruna, esaterako) saihesteko.
Gainera, 2023ko martxoan, Batzordeak ondasunen konponketa sustatzeko proposamen bat aurkeztu zuen. Araudi berri horrek saltzaileak behartuko lituzke, legezko bermearen barruan, produktuak konpontzera, horiek ordeztea merkeagoa ez bada, behintzat. Bermeaz harago, eskubide batzuk emanen lituzke konponketak errazteko eta merkatzeko.