Lanek 900.000 euroko inbertsioa izango dute gutxi gorabehera, Next Generation funts europarren kontura
Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez, behin betiko onartu du Irunberriko autobuses aldatzeko geltokiaren proiektua, inguruan garraio publikoaren erabilera sustatzen lagunduko duena. Joan den asteartean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Lanek 894.239,88 euroko inbertsio zenbatetsia izango dute (BEZa barne), eta Next Generation funts europarren bidez finantzatuko dira.