Zure esperientziak parteka ditzakezu eta, horrela, Gaitasunen Europako Urtearen Jaialdian parte hartu, 2023ko maiatzaren 9an. Hautaturiko bideo batzuk aurkeztuko dira jaialdian, maiatzaren 9an, eta Europako Urtearen webgunean ezagutaraziko.
Nola parte hartu
- Argitaratu zure istorioa dakarren bideoa Twitterreko kontu batean, #EuropeanYearOfSkills traola jarrita.
- Erregulartasunez begiratuko dugu #EuropeanYearOfSkills traolak zer dakarren. Bideo eta istorio interesgarri eta erakargarrienak dituzten kontuak aukeratuko ditugu, eta mezu zuzena bidaliko diegu Twitterren bidez, jarraibideak emateko
- Bideoak horizontala izan beharko du, eta gehienez ere minutu 1 iraun
- Bideoa duen Twitterreko kontua “publikoa” izan beharko da.
- Twitterreko @EU_Social kontuari jarraitu beharko diozu, gure mezu zuzena jasotzeko, baldin eta zure bideoa aukeratzen badugu
- #EuropeanYearOfSkills traola ez duten bideoak ez ditugu aintzat hartuko
- Bideoa autograbatua izaten ahalko da, edo euskarri baten bidez egina
- Gaitasunen Europako Urtearen Jaialdian agertzeko aukera izateko, zure lana apirilaren 20a baino lehen argitaratu beharko duzu.