Bi urte iraunen duen proiektua jarri da abian, eta xedea du hezkuntzaren bidez antisemitismoaren aurka borrokatzea Europan. Erasmus+ programak finantzatuko du proiektua, eta Unesco arduratuko da hura gauzatzeaz, ESLAko Erakunde Demokratikoen eta Giza Eskubideen Bulegoarekin lankidetzan.
Behin proiektua abian dela, Unesco eta haren laguntzaileak lankidetzan arituko dira EBko estatu kideetako agintari nazionalekin; lagunduko diete antisemitismoaren aurkako plan nazionaletan hezkuntza-dimentsioa garatzen, jarduera jakin batzuen bidez. Proiektuaren hasieran bertan, hamaika herrialdek baieztatu dute, ofizialki, parte hartuko dutela; honako hauek: Alemania (Baden-Württemberg eta Schleswig-Holstein), Austria, Belgika (Valonia eta Brusela), Kroazia, Txekia, Eslovenia, Espainia, Frantzia, Grezia, Italia eta Errumania.