Irujo kontseilaria Ibar horretan kokatutako Gongora Jauregian izan da gaur goizean; Jauregia partzialki birgaitzeko lanak Iruñerriko Iraunkortasun Turistikoaren Planean (Departamentuak kudeatua) sartzen dira
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujo Aranguren Ibarreko Gongora Jauregian izan da gaur goizean, Udal horrek bultzatuko duen proiektua ezagutzeko; izan ere, Europako Next Generation funtsetatik 300.000 bat euro jasoko ditu inguruan turismo iraunkorra sustatzeko, Irulegiko eskua bezala ezagutzen dena aurkitu eta gero.