Identitate digitalaren esparru berriak funtsezko zerbitzu publikoetarako sarbide digitala emanen lieke EBko herritarrei, EBko mugetatik harago

Europako Parlamentuak berretsi du EBko estatu kideekin identifikazio elektronikoari buruzko zuzentarau berria berrikusteko negoziazio elkarrizketak abiarazteko agindua. Sistemak aukera emanen lieke herritarrei online identifikatzeko eta autentifikatzeko (identitate digitaleko Europako diru-zorro baten bidez), hornitzaile komertzialengana jo beharrik gabe, gaur egun gertatzen den bezala. Jardunbide horrek konfiantza, segurtasun eta pribatutasun arazoak sortu ditu.

Halaber, erabiltzaileei beren datuak erabat kontrolatzeko aukera emanen lieke, eta zer informazio partekatu eta norekin partekatu erabakitzeko aukera ere bai.

Gehiago irakurri