Europako Batzordeak produktuen konponketa sustatzen duten arau komunen proposamen berri bat onetsi du. Horrek aurrezpena ekarriko die kontsumitzaileei, eta Europako Itun Berdearen helburuak lortzen lagunduko du, hondakinak murriztuz, besteak beste

Azken hamarkadetan lehenetsi egin da nagusiki ordezkapena, eta ez konponketa, produktuak huts egiten hasten direnean, eta ez da pizgarri nahikorik eskaini ondasunak konpontzeko, berme juridikoa amaitu ondoren. Proposamenaren bidez, errazagoa eta errentagarriagoa izanen da produktuak konpontzea, ordeztu beharrean. Gainera, eskari handiagoa izanez gero, konponketaren sektorea bultzatuko da, eta, aldi berean, ekoizpen sektorea bultzatuko da negozio eredu jasangarriagoak garatzera.

Gehiago irakurri