Europako Batzordeak Europa Digitala programaren 2023-2024rako lan programa onetsi du

Batzordeak Europa Digitala programarako urte anitzeko bi lan programa onetsi ditu. Programa horiek helburuen eta gaikako eremu espezifikoen zirriborroa egiten dute, eta, guztira, 1.284 milioi euroko finantzaketa jasoko dute; horietatik, 553 milioi euro 2023an jada eskuragarri daude. Lan programa horietan inbertsio estrategikoak sartzen dira, funtsezkoak izanen direnak hamarkada hau izan dadin Europako Hamarkada Digitala. Europa Digitala programaren helburua da Europako subiranotasun teknologikoa indartzea eta merkatuari irtenbide digitalak ematea herritarren, administrazio publikoen eta enpresen mesedetan; aldi berean, Europako Itun Berdearen helburuak lortzen laguntzen du.

Gehiago irakurri