Martxoaren 27an, Europako literaturaren aniztasuna ospatu dute ikastetxeek, irakurketa animatuak eginez eta egileen bisitak jasoz.
Europar Batasun osoko ia mila ikastetxek parte hartu dute Europako Egileen Egunean, zeina lehen aldiz ospatu baita martxoaren 27an, astelehenean. Espainia da ikastetxe parte-hartzaile gehien dituen herrialdea: 240, hain zuzen ere. Autonomia erkidego guztietan egin dira ekimenak, baita Melilla hiri autonomoan ere.
Europako literaturaren aniztasunari eta aberastasunari balioa eman nahi dioten irakurketa ozenez eta dinamikez gain, egileek, ilustratzaileek, editoreek eta itzultzaileek ikastetxe bat baino gehiago bisitatu dituzte eta beren testu gogokoenak irakurri dituzte ikasleekin batera.
Nafarroan, hauek dira ekimenean parte hartu duten ikastetxeak:
- Pablo Sarasate BHI (Lodosa)
- School Santa Teresa
- RIBERA DEL ARGA BHI
- Zizurko BHI
- Iruñeko Salestarrak