Legegintzaldia bukatzen ari denean, Batzordeak ezarritako sei lehentasunak monitorizatu dira. Aurretiko txostenaren arabera, iragarritako 600 ekimen ingurutik ia bi heren (379) gauzatu dira.

Lehentasunak xehetasunez aztertzen baditugu, honako hau nabarmendu behar da:

Europako Itun Berdeari dagokionez, nabarmentzen dira RePowerEU ekimena (gasari eta energia garbirako trantsizioari buruzkoa) eta “fit for 55” paketea, 2050. urtera klimatikoki neutroa den kontinente gisa iristeko lege-proposamenak biltzen dituena.  Gainera, hainbat plan onartu dira ekosistemen kutsadurari buruz. Guztira, 148 ekimen behar bezala izapidetu dira.

Lege gehien bildu dituen lehentasunetariko bat eraldaketa digitala izan da; hari buruzko erregelamendu hauek garatu dira: zerbitzu digitalak, merkatu digitalak, adimen artifiziala, ziber-erresilientzia, txipak… Guztira, 103 ekimen behar bezala izapidetu dira.

Merkatu bakarrari buruzko lehentasunari dagokionez, mugarririk garrantzitsuenak izan ziren Next Generation EU funtsak eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa. Guztira, 126 ekimen gauzatu dira.

Gehiago irakurri