Nazio Batuen erakundeak laburpen txostena argitaratu du, IPCC Taldearen seigarren ebaluazio txostenaren azken kapitulua dena. IPCC Taldearen 195 estatu kideek txosten hori onetsi zuten Interlaken-en (Suitza), 2023ko martxoaren 19an.
Txostenean, bereziki azpimarratzen da zer galera eta kalte eragin diren eta zeinek iraunen duten etorkizunean, kalte horiek bereziki kaltetzen baitituzte pertsona eta ekosistema kalteberenak. Gaur egun neurri egokiak hartzeak aldaketa eraldatzailea eragin dezake, mundu jasangarria eta bidezkoa lortzeko funtsezkoa dena.
“Klima-justizia funtsezkoa da, klima-aldaketa gutxien eragin dutenak direlako neurriz kanpoko eragina jasaten ari direnak” adierazi du Aditi Mukherji-k, IPCC Taldearen seigarren ebaluazio txostenaren azken kapitulua den laburpen txostenaren 93 egileetako bat denak.