Batzordeak irizpide komunak proposatu ditu zuritze ekologikoaren eta ingurumen-adierazpen engainagarrien aurka borrokatzeko.
Proposamenari jarraikiz, kontsumitzaileek, informazio argiagoa jasotzeaz gain, berme sendoagoak izanen dituzte ekologikotzat saltzen den zerbait benetan ekologikoa izan dadin, eta kalitate handiagoko informazioa izanen dute, ingurumena errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak hautatzeko. Horrela, proposamenak lagunduko du lehiakortasun baldintza ekitatiboak ezartzen, produktuek ingurumenarekiko duten portaeraren informazioari dagokionez.