Europako Batzordeak komunikazio bat onetsi du gaur, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM)ren sorreraren bigarren urteurrena nabarmentzeko. Mekanismo hori NextGenerationEU izeneko Europarako suspertze planaren funtsezko tresna da, eta 800.000 milioi euroko zuzkidura du.

Komunikazioak aztertzen du zein diren orain arteko emaitza zehatzak, SEMek estatu kideetako erreforma eta inbertsio ekologiko eta digitalei emandako aurrekaririk gabeko bultzadari esker lortutakoak. Halaber, neurri berriak proposatu ditu, suspertze eta erresilientzia plan nazionalak behar bezala eta etengabe betearazten laguntzeko. Komunikazioaren eranskinek Batzordeak estatu kideen aurrerapenak ebaluatzeko moduaren alderdi tekniko jakin batzuk argitzen dituzte.

Gehiago irakurri