4 milioi euroko aurrekontuarekin, garraioa deskarbonizatzeko planak eta eredu energetikoa aldatzen lagunduko duen ibilbide-orria garatuko dituzte
Europako Batzordeak trantsizio energetikoari eta mugikortasun iraunkorrari buruzko bi proiektu onartu ditu, Nafarroako Gobernuak sustatuak, zeinak 4 milioi euroko finantzaketa duten. Lehenengoak, PLAN4CET izenekoak, 1,5 milioiko aurrekontua du eta trantsizio energetikorako ibilbide-orri bat bultzatu nahi du, herritarrek eredu aldaketa jasangarri eta bidezkoago bat egin ahal izan dezaten. Bigarrenak Zero Carbon Infrastructure (ZCI) du izena, eta garraio jasangarriago batera bideratutako ekintzak praktikan jartzea bilatuko du.