Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilaria den Itziar Gomezek Europako LIFE Kantauribai Proiektuaren esparruan egin den lehen informazio-jardunaldian parte hartu du, inguruko udalei ekimenaren irismenaren eta onuren berri emateko. Ekimenaren helburua da Bizkaiko Golkoan isurtzen diren ibaien eta ibaiadarren (Natura 2000 ibai-sarekoak) hobekuntza ekologikoa lortzea.
LIFE proiektuaren exekuzioak Europar Batasuneko Bioaniztasun Estrategiari ekarpena egingo dio, gutxienez EBko habitat eta espezie babestuen % 30aren kontserbazio egoera edo joerak hobetze aldera, zeren egungo haien egoera ez da egokia, eta gutxienez ibaien 25.000 km berreskuratze aldera.