Gaur, martxoak 15, DiscoverEUren udaberriko deialdia argitaratu du Batzordeak. Deialdi horri esker, 35.000 gaztek doako trenbide bonu bat jasoko dute Europa esploratzeko.
Hautagaitzen txanda hau gaur hasten da, 12:00etan, eta martxoaren 29an amaituko da, 12:00etan hori ere. Bidaia bonu bat lortu nahi dutenek eskabidea Gazteriaren Europako Atarian aurkeztu, eta bost galdera (gehi berdinketa hausteko beste bat) dituen galdetegi bati erantzun beharko diote.
Onartuak izanez gero, 2004ko uztailaren 1etik 2005eko ekainaren 30era bitartean jaiotakoek bidaia bat egiten ahalko dute Europan barna, gehienez ere 30 egunez, 2023ko ekainaren 15etik 2024ko irailaren 30era bitartean.