Iruñeko Udalaren COworkids haur, nerabe eta familientzako programari esker, Iruñeko sei nerabe Bruselara joanen dira Europako erakundeak hobeki ezagutzera. Hauek dira hautatuak izan diren sei nerabeak, Gaztediaren Etxean epaimahai baten aurrean haien lanak aurkeztu ondoren: Carlos Collantes, 13 urtekoa, San Cernin ikastetxekoa; Itziar Castro, 16 urtekoa, Jesuitinas ikastetxekoa; Itziar Maya, 15 urtekoa, San Fermin ikastolakoa; Javier Díaz de Cerio, 13 urtekoa, Teresianas ikastetxekoa; Santiago Sarasa, 17 urtekoa, Sagrado Corazón ikastetxekoa; eta Lorea Flores, 15 urtekoa, FEC Vedruna ikastetxekoa.

Guztira 58 proposamen aurkeztu ziren, Iruñeko 26 ikastetxetako 13 eta 17 urte bitarteko ikasle nerabeenak. Bruselarako bidaia apirilaren 25etik 31ra izanen da, eta nerabeek Europako erakundeak bisitatuko dituzte, bilerak eginen dituzte Europako ordezkariekin, eta baita Europako Batzordean lanean ari diren gazteekin ere. Nafarroak Bruselan duen ordezkaritza bidaiaren antolaketan laguntzen ari da.  Gainerako parte hartzaileek prestakuntza jasotzen eta aisialdi espazioak partekatzen jarrai dezakete, COworkids-ek Enbaxada proiektuaren bidez antolatzen dituen hileroko saioetan.

Gehiago irakurri