Europako Batzordeak proposatu du 1,2 milioi euro erabiltzea Galiziako Autonomia Erkidegoan Alu Ibérica aluminio ekoizleak kanporatu dituen 303 langileri laguntzeko. Langile Kanporatuak Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsaren (EGF) kontura izanen da kopuru hori.
EBk finantzatutako laguntzak barne hartzen ditu aholkularitza-zerbitzuak, lana bilatzeko laguntza, enplegu eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena, gaitasunak hobetzea eta birziklatze profesionala; guztiak langileari egokituak.