Aierdi lehendakariordea eta Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamentuko presidenteak 2,6 milioi euroko inbertsioa duen lankidetza-programa bat aurkeztu dute EBren aurrean, enklabe hori birsortu eta lurralde-garapen jasangarriaren ardatz bihurtzeko
Aierdi kontseilariak eta Lasserrek gaur aurkeztu dute, ordezkaritza biek mugako Bera herrian ospatu berri duten topaketan zehar, ‘LaRhun-E’ proiektua (amaiera ‘E’ akronimoa Elkarrekin/Ensemble/Elkartzea hitzari dagokio) zeinetan 2,6 milioi euroko inbertsio bat aurreikusi duten; horretarako, POCTEFA mugaz gaindiko lankidetzako programa europarrari finantzaketa eskatuko diote.