Europako Batzordea pozik dago 301 eskualde eta tokiko agintaritzak sinatu dutelako Klima Aldaketara Egokitzeko EBren Misioarekin bat egiteko dokumentua
Agiria sinatu duten eskualdeek klima aldaketara egokitzeko praktika-komunitatea osatu dute. Komunitatea 2023ko urtarrilaren 26an jarri zen abian Bruselan. Aurkezpen ekitaldian bilerak egin, harremanak eratu eta esperientziak ezagutarazi ziren. Lankidetza hori areagotu eginen da apirilean, plataforma bat abian jarriko baita. Plataformak prestakuntza eta aholkularitza teknikoa eskainiko ditu klima aldaketara egokitzeko neurriak planifikatzeko eta aplikatzeko moduari buruz.
Infografia
Misioaren webgunea