Batzordeak pozik hartu du Europako Parlamentuarekin eta Kontseiluarekin lortutako behin-behineko akordioa, energia-efizientziari buruzko EBren Zuzentaraua erreformatzeko eta indartzeko

Akordioa beste urrats bat da «55 helburua» neurri-sorta gauzatzeko, Europako Itun Berdea eta REPowerEU Plana gauzatzeko bidean. Berriro ere, EBk erakutsi du engaiatuta dagoela hemendik 2050era bitartean klima-neutraltasuna lortzeko helburuarekin.

Akordioak EBren energia-efizientziarako helburu hau ezartzen du: % 11,7 2030erako, hau da, Batzordeak «55 helburua»n jasotakoa baino helburu anbiziotsuago bat. Orain EBko estatu kideek modu kolektiboan bermatu behar dute energia primarioaren eta azken energiaren kontsumoa hasieran ezarritakoa baino gehiago murriztuko dela, 2020ko energia-kontsumoaren aurreikuspenekin alderatuta.

Gehiago irakurri