Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperan, Europako Batzordeak eta Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkariak adierazpen hau egin dute:

Oso kezkagarriak dira emakumeek eta neskatoek mundu osoan jasaten duten zapalkuntza gero eta handiagoa eta haien giza eskubideen aurkako erasoak.

Irango emakumeen ondoan gaude haien askatasunak modu sistematikoan murrizten direlarik, baita Afganistango emakumeen ondoan ere, talibanak emakume eta neskatoak eremu publikotik baztertzen saiatzen ari diren honetan, eta ez ditugu ahazten emakumeen oinarrizko eskubide eta askatasunak ukatzen edo arriskuan jartzen dituzten munduko gainerako tokiak.

Kezka handia sortzen digute, orobat, Errusiako indar armatuek Ukrainako emakume eta adingabeen aurkako sexu-indarkeria gerrako armatzat erabiltzen dutela dioten albisteek. Ekintza horiek gerra-krimenak dira, eta egileak justiziaren aurrera eraman behar dira. Nazioarteko bazkideekin lankidetzan jarraituko dugu, Errusiak basakeria horiengatik ordain dezan.

Mundu mailako kontu-ematea sendotzeko, EBk zigorren sorta bat ezarri berri du sexu- eta genero-indarkeriako ekintzen egileen aurka.

Gehiago irakurri