Maiatzean, Aniztasunaren Europako Hilabetearen 3. edizioa ospatuko da. Ekimen horren helburua da Europar Batasuneko enpresa eta erakundeetan aniztasuna eta laneratzea sustatzea.
Diversidad Fundazioak, Aniztasunaren Gutunaren sustatzailea baita Espainian, Europako Batzordearekin batera bultzatuko du enpresek eta erakundeek egitasmoarekin bat egin dezaten. Horretarako, sentsibilizazio kanpainak, lantegiak eta prestakuntza saioak eginen ditu, betiere jardunbide egokiak partekatuz, gizartearen garapena eta lehiakortasun ekonomikoa sustatzeko.
Ekitaldi ofiziala Bartzelonan izanen da lehen aldiz, maiatzaren 22an, Europako Batzordearen Ordezkaritzaren egoitzan.
Nola har dezaket parte Hilabetean?
Gonbidatuak zaudete 2023ko Aniztasunaren Europako Hilabeteari buruzko web-mintegian parte hartzera. Bertan azalduko zaizue zuen enpresa edo erakundea nola batu daitekeen egitasmo honetara, barneko jarduerak edo jarduera publikoak antolatuz eta zuen jardunbide egokien berri emanez.
Web-mintegia martxoaren 2an eginen da, ostegunarekin, 13:00etatik 14:00etara, eta bertan parte hartuko dute Cristina Morenok, Diversidad Fundazioko proiektuen koordinatzaileak, eta Laura Raholak, Europako Batzordearen Bartzelonako Ordezkaritzako komunikazio buruak.