Europako Batzordeak 2022 – Gazteen Europako Urteari buruzko inkesta bat betetzeko deia egin du. Hasieratik Urtearen helburua izan da gazteak eszenatokiaren erdigunean jartzea, haien partaidetza handitzea, esateko dutena aditzea eta horren arabera jardutea.

Asmoa zen Europar Batasunaren, EBko estatu kideen eta eskualdeetako eta tokiko agintarien ahaleginak bultzatzea, gazteek pandemian zehar eginiko ahaleginak aitortzeko eta gazteei laguntzeko eta haien alde jokatzeko pandemiatik atera ahala.

Zergatik egin dute inkesta betetzeko deia?

Gazteak Urteari loturiko proiektu eta jarduera anitzen buru izan zirelako eta orain, Gazteen Europako Urtearen ebaluazio-prozesuan, haien iritzia ezagutu nahi dute, eta orobat jakin jarduera haietan parte hartu ote zuten eta nola parte hartu zuten.

Gehiago irakurri